XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OTSOA ARTZAIN

Noizbeit bada oharturik
auzoko artaldetarik
ez zuela ez justarik,
ez eta ere jastarik.
Eta futxo, egun ala bihar,
bizirik egoiteko, jan behar!

Jaun Otsok egin zuen behar zela,
Jaun Axeri frikun hura bezala,
abilki jokatu, kaskoz!
Hunen jokotria askoz
burua hantua,
osoki hartua,
badoa
otsoa,
Jainkoak daki norat,
artzainez beztitzerat.

Jauntzirik galtza, kapusail eta espartin,
iduri du, zinez, Bidarraiko Patin.
Eskuan makila,
sakelan xirula,
poneta sartua begietan barna.

-Ni naiz Patin, artalde honen artzaina!
liro erran goraki,
eleketa balaki,
hola moldatua
eta pildatua.

Patin-Otsok, tipi-tapa, tipi-tapa,
emeki-emeki jautsi oihan-aldapa,
Patin-Gizon, hantxe, maldan,
lo zagolarik, erradan.